Igitaiaren miraria

Igitaiaren miraria
Irudia
Motamirari
elezahar
Honen parte daCoat of arms of Santo Domingo de la Calzada (en) Itzuli
DataXI. mendea
Argumentu nagusiaSanto Domingo santuaren igitaia
KokalekuSanto Domingo de la Calzada
Parte-hartzaileak

Igitaiaren miraria 11. mendeko elezaharra edo miraria da, Domingo de la Calzada santuari egozten zaio, eta Errioxako Santo Domingo de la Calzada hiriaren sorrerarekin lotua dago.

Kondaira

Domingo elizgizona Oja ibaiaren inguru batean (egun Errioxa, baina 11. mendearen hasieran, Domingo jaio zenean, Naiara eta Iruñeko Erresumaren lurrak) Donejakue bideko erromesentzako zenbait azpiegitura eta ostatu sortzen nabarmendu zen 11. mendean. Egindako lanen artean, ospitale bat eraikitzen ari zela egurrez eskas zebilela ikusi zuen Domingok, eta gertuko Ayuela izeneko herrixka bateko bizilagunei eskatu zien uzteko bertako harizti eta artadi bateko zuhaitzak mozten, egurra lortzeko. Ayuelakoek ez zuten gogorik baso haiek desagerrarazteko, eta proposamena egin zuen orduan Domingok, igitai sinple batekin moztu zitzakeen enborrak hartuko zituela. Ezinezkoa zirudienez egitekoak, utzi zioten santuari ahalegina egiten, eta biharamunerako, hara, basoa desagertuta, enbor guztiak egurretarako bilduta. Ayuelakoek mendeku hartu nahi izan zuten Domingo hilez, baina tratua zintzoki egina zela gogoraratu zieten eta konformatu behar izan ziren.[1]

Santo Domingo hiriko armarri tradizionala, igitaiarekin erdian.

Igitai hura Santo Domingo hiriko katedralean gordea dago, erlikia gisa.[2]

Hiriko armarriaren parte da igitaia halaber, Santo Domingoren beste mirari ezagunaren protagonistekin batera (oiloa eta oilarra).[3]


Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Pérez Escohotado, Javier. (2008-11-22). «Santo Domingo de la Calzada y el bosque de La Ayuela» La Rioja (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
  2. Informazio panela. (2024). Euskara: Santo Domingoren erlikiak, igitaia eta beste gauza batzuk. (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
  3. «Historia de Santo Domingo de la Calzada, libro 2, capítulo 8: Dase noticia del célebre milagro del Gallo, y Gallina» www.fgbueno.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!