Igarotze azkarreko autobus

Ipar Euskal Herriko Tram'Busa sareko IAB bat

Igarotze azkarreko autobusa edo IABa (ingelesetik, Bus Rapid Transit, "BRT" laburtua) garraio publikorako autobus sistema bat da, diseinu, zerbitzu eta azpiegitura bereziak dituena sistemaren kalitatea hobetzeko eta atzerapenak eragiten dituzten arazo arruntenak saihesteko. Igarotze azkarreko autobus sistemek tren arinaren eta metroaren kapazitatea eta azkartasuna dute, eta aldi berean autobus arrunten zalutasuna, kostu baxua eta sinpletasuna. Igarotze azkarreko autobus sistematzat hartua izan dadin, autobusek pasaera eskubide osoarekin funtzionatu behar dute egunaren zatirik handienean, bus bideetatik, zirkulazio dentsitate handiek sortutako atzerapenak saihesteko. Horrez gain, honako ezaugarri hauek ere izan ohi ditu:

  • Kalearen erdian egon ohi da kokatua, autobus geltokitik zirkulazio nagusira sartzean gerta daitezkeen atzerapenak saihesteko.
  • Txartelak kanpoko geltokian balidatzen dira, ez autobusean bertan, bidaiariak autobusera igotzea azkarragoa izan dadin.
  • Geltokien plataforma autobusaren zoruaren maila berean dago, eskailerak saihestu eta bidaiariak azkarrago sar daitezen.
  • Autobusek lehentasuna dute bidegurutzeetan.

Lehen BRT sistema Curitiban sortu zen, Brasilen, 1974. urtean. Ondorengo urteetan Brasilgo beste toki batzuetan ere sortu ziren antzeko sistemak, eta gero Kolonbiara eta beste herrialde batzuetara hedatu zen. 2014. urterako, mundu osoko 186 herrialdetan zeuden BRTak.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!