Iemelian Ivanovitx Pugatxov (errusieraz: Емелья́н Ива́нович Пугачёв; Zimoievskaia-na-Donu, 1742 - Mosku, 1775eko urtarrilaren 21agreg./urtarrilaren 10ajul.) kosakoen buruzagi militarra izan zen.
Kosakoen eta nekazari-matxinada bateko buruzagia izan zen. Gerra askotan parte hartu zuen, Zazpi Urteko Gerran eta Errusia eta Turkiaren arteko gerran, besteak beste. Armada uzteagatik espetxeratu zuten. Espetxetik ihes egin ondoren, Don ibaiaren inguruan eta Ural aldean bizi ziren kosakoen matxinada antolatu zuen Katalina II.aren aurka, bera Petri III.a zela esanez (Petri III.aren emazte Katalina II.a Handiak, senarrengandik banandu, eta hura hilarazi zuen 1762an). Bi urtez iraultzaileen esku geratu zen eskualdea, baina, 1775ean, hainbat gudu galdu ondoren, tsarraren osteak kosakoena garaitu zuen eta Pugatxov atxilotu zuten. Moskura eraman, burua moztu eta laurdenkatu egin zuten.
Erreferentziak