- Artikulu hau Argentinako Idiazabal herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Idiazabal (argipena)».
Idiazábal Argentinako udalerri bat da, Córdoba probintzian dagoena, Unióneko Departamentuan. Ameriketara emigratu zuen Gipuzkoako idiazabaldar batek, Demetrio Jauregialtzo Albisu, gobernuari bere lursailak eskaini zizkion trenbidea bertatik pasatzeko. Bi baldintza jarri zituen: geltoki inguruan herri bat sortzea eta herriaren izena Idiazabal izatea.
Geografia
Idiazabal Argentinako Córdoba probintzian kokatua dago, probintzia hiriburutik 232 kilometrora, haren hegoekialdean.
Idiazabalgo klima epela da eta urteko prezipitazioak 700 mmtakoak dira.
Historia
Gipuzkoako Idiazabalen sortua zen Demetrio Jauregialtzo Albisuk ameriketara joan eta bertan dirutza egin zuen, zerealen salmentan. Lursail handiak erosi eta gobernua trenbideak eraikitzen hasi zenean bere lursailak eskaini zizkion trenbidea bertatik pasatzeko. Bi baldintza jarri zituen: geltoki inguruan herri bat sortzea eta herriaren izena Idiazabal izatea.
Trenbideak herriaren garapena ahalbidetu zuen baina 1978an pasatu zen bidaiarien azken trenarekin garapen horrek behera egin zuen.
Demografia
2001eko datuen arabera 1.567 biztanle ditu Idiazabalek.
Kultura
Herriko jaiak irailaren 12an ospatzen dira.
Kanpo estekak