Idiakez jauregia

Artikulu hau Tolosako jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Idiakez dorrea».
Idiakez jauregia
Kultura ondasuna
Tolosako hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaTolosa
Koordenatuak43°08′16″N 2°04′19″W / 43.13765°N 2.07182°W / 43.13765; -2.07182
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1605
Arkitektura
EstiloaBarrokoa
Ondarea
BICRI-51-0001567
2

Idiakez jauregia edota Kasinoa Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko hiriburua den Tolosa udalerriko jauregia da. Tolosako Alde Zaharreko Plaza Zaharran dago, Tolosako udaletxetik hurbil.

Historia

1605-1619 urteen artean eraikia izan zen. Bertan bizi izan zen Felix Maria Samaniego idazle alegialari guardiarra, 1775. urtean hiriko alkate izendatu zutenean.

Eraikina

Euskal barrokoaren eredu. Ez du planta irregularrik eta lau aldetako teilatua du. Aurrealde edo fatxada latza, kuxindurazko harlanduz egina, klasizismoaren simetri eta zentralitate asmoen arabera. Aipagarria da ate nagusiaren dekoratua, balkoi nagusiarekin bat egiten duena. Miguel Aranburu lege-jakitunaren armarria, 1697an Gipuzkoako Foruen Bilduma idatzi zuenarena.

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. http://www.tolosakoudala.net/eu/html/1/1157.shtml Eraikuntza historikoak. Tolosako Udal webgunea.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!