Iberieraren eta euskararen arteko hitz batzuk antzekoak dira, nahiz eta iberieraren hitzen esanahia ez den ezagutzen.
Iberiera
Euskara
Abar
Adar
Adin
Adin
Bios
Bihotz
Biskar
Bizkar
Biur
Bihur
Cais
Gaitz
Hisca
Neska
Ildun
Ilun
Iliberris
Hiri berri
Nabar
Nabar
Iberieraren sintaxia eta gramatika ez dira ongi ezagutzen, baina euskararen antzekoak balira ere, kontuan izan behar da euskara erabiliz ez dela lortu iberierazko testurik itzultzea, eta itzuli diren apurrak euskara eta iberiera erabat hizkuntza desberdinak direla erakutsi du.
Iberiar eta euskal hitzen artean badira antzekotasunak, baina horien arrazoia izan daiteke bi hizkuntzek Sprachbund motako kontaktua eta elkartrukea izateagatik.
Erreferentziak
↑Caro Baroja, Julio (1982) Sobre la lengua vasca y el vascoiberismo, Donostia, ISBN 84-7148-052-2.
Joakin Gorrotxategi, Iván Igartua, Joseba A. Lakarra (arg.). (2018). Euskararen historia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Aleak, euskaraz, 860 orrialde ditu: koloretako mapak eta grafikoak. Liburuaren gaztelaniazko bertsioa ere badago. (Bibliografia: 801-847 orrialdeetan) ISBN: 978-84-457-3433-9.