Sektorearen eraikitze-lanak 2006an hasi ziren eta lehen etxebizitzak 2008an eman zituzten. Sektorearen ezaugarri nagusia Salburua bulebarraren ertzean dauden etxe orratzak dira. 2008ko krisialdiaren ondorioz, eraikuntza-lanak moteldu ziren eta 2010. urtean auzoaren gainerako lurrak eraiki gabe zeuden.