Ibai-karramarro gorria edo amerikar ibai-karramarroa (procambarus clarkii) Cambaridae familiako ibai-karramarroa da.
Amerikatik erakarritako espezie honen eragina dela eta, Europako ibaietan jatorria duen ibai-karramarro arrunta galtzeko zorian dago[1]. 1974an lehendabizikoz sarturiko espezie amerikarrak afanomikosia deitzen zaion gaixotasuna transmititzen dio bertako ibai-karramarroari[2].
Bere elikadura orojalea da: bai barazkiak, bai beste animaliak eta baita harrez ere elikatu daiteke.
Ekologia
Procambarus clarkii hotza ez den uretan aurkitzen da normalean, hala nola, ibai motelak, padurak, urmaelak, ureztatze-sistemak eta arroz-soroak. Ekosistema ezberdinetara egokitzeko gaitasun handiena duen Decapoda ordenako espezietzat hartzen da. Sasoiko urak dituzten guneetan azkar hazteko gai da eta lau hilabete baino gehiagoko aldi lehorrak jasateko gai da.
Erreferentziak