Iñaki Bikandi Garrido (Portugalete, 1986ko otsailaren 6a) bizkaitar futbol arbitroa da. Zuzenbidea ikasi zuen eta, lanbidez, abokatua da. Futbol Arbitroen Bizkaitar Batzarraren kidea, 2014/15 denboralditik aurrera Espainiako futbol ligako lehen mailan dabil.[1] 28 urte izanik, mailako gazteena izan zen. Lehen hiru denboraldi (68 partida, guztira) eman zituen bigarren mailan.
Erreferentziak