Huang Xuechen, txineraz 黄 雪辰, (Shangai (Txina), 1990eko otsailaren 25a) igeriketa sinkronizatuan aritzen den kirolari txinatarra da.
Olinpiar Jokoak
2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Pekin 2008an (Pekin), brontzezko domina eskuratu zuen Txinako taldearekin, Errusiako taldearen (urrezkoa) eta Espainiakoaren atzetik (zilarrezkoa) sailkatuz. Hauek osatzen zuten taldea: Gu Beibei, Jiang Tingting, Jiang Wenwen, Liu Ou, Luo Xi, Sun Qiuting, Wang Na, Zhang Xiaohuan eta Huang Xuechen-ek.
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), bi domina eskuratu zituen: brontzezkoa, bikotekako modalitatean, Liu Ou herrikidearekin batera, Errusiako bikotearen (urrezkoa) eta Espainiakoaren atzetik sailkatuz. Zilarrezkoa eskuratu zuen Txinako taldearekin, Errusiako taldearen atzetik (urrezkoa) eta Espainiakoaren aurretik (brontzezkoa) sailkatuta. Hauek osatzen zuten taldea: Chang Si, Chen Xiaojun, Huang Xuechen, Jiang Tingting, Jiang Wenwen, Liu Ou, Luo Xi, Wu Yiwen eta Sun Wenyan-ek.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), berriro, bi domina eskuratu zituen: zilarrezkoa, bikotekako modalitatean, Sun Wenyan herrikidearekin batera, Errusiako bikotearen (urrezkoa) atzetik eta Japoniakoaren aurretik sailkatuz. Zilarrezkoa eskuratu zuen Txinako taldearekin, Errusiako taldearen atzetik (urrezkoa) eta Espainiakoaren aurretik (brontzezkoa) sailkatuz. Hauek osatzen zuten taldea: Huang Xuechen, Sun Wenyan, Yin Chengxin, Guo Li, Tang Mengni, Gu Xiao, Li Xiaolu, Liang Xinping eta Zeng Zhen-ek.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), ostera, bi domina eskuratu zituen: zilarrezkoa, bikotekako modalitatean, Sun Wenyan herrikidearekin batera, ROCeko bikotearen atzetik (urrezkoa) eta Ukrainakoaren aurretik (brontzezkoa). Zilarrezkoa eskuratu zuen Txinako taldearekin ere, Errusiako taldearen atzetik (urrezkoa) eta Ukrainakoaren aurretik (brontzezkoa) sailkatuz. Hauek osatzen zuten taldea: Feng Yu, Guo Li, Huang Xuechen, Liang Xinping, Sun Wenyan, Wang Qianyi, Xiao Yanning eta Yin Chengxin-ek.[1][2]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak
|
Urtea
|
Lekua
|
Domina
|
Proba
|
2008
|
Pekin Txina
|
03 !
|
Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka[3]
|
2012
|
Londres Erresuma Batua
|
03 !
|
Igeriketa sinkronizatua, emakumeak bikoteka,[4]
|
2012
|
Londres Erresuma Batua
|
02 !
|
Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka[5]
|
2016
|
Rio de Janeiro Brasil
|
02 !
|
Igeriketa sinkronizatua, emakumeak bikoteka,[6]
|
2016
|
Rio de Janeiro Brasil
|
02 !
|
Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka[7]
|
2020
|
Tokio Japonia
|
02 !
|
Igeriketa sinkronizatua, emakumeak bikoteka,[8]
|
2020
|
Tokio Japonia
|
02 !
|
Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka[9]
|
Erreferentziak
- ↑ «Huang Xuechen» olympedia.org 2021-10-28an begiratua. (Ingelesez)
- ↑ "Huang Xuechen" Olympics.com 2021-10-29an begiratua
- ↑ Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka, emaitzak 2008 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa sinkronizatua, emakumeak bikoteka, emaitzak 2012 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka, emaitzak 2012 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa sinkronizatua, emakumeak bikoteka, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa sinkronizatua, emakumeak bikoteka, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
Kanpo estekak