Howards End (Euskal Herrian Howards Enderako itzulera) drama filma da, James Ivory ingeles zinemagileak 1992an zuzendutakoa . E. M. Forster idazlearen Howards End eleberrian oinarritua dago. Anthony Hopkins, Vanessa Redgrave, Helena Bonham Carter eta Emma Thompson izan ziren antzezle nagusiak.
Filma honek 10 Oscar sarietarako izendapenak jaso zituen, eta hiru iranazi zituen: Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Emma Thompson), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Luciana Arrighi eta Ian Whittakereta), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Ruth Prawer Jhabvala). 2 Urrezko Globo Sari eta 2 BAFTA Sari ere irabazi zituen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Eduardoar Aroko, Ingalaterra (1901-1910). Ruth Wilcox (Vanessa Redgrave) Margaret izeneko (Emma Thompson) neska gazte baten adiskidea egin eta hari ondorengotzan Howard End izeneko etxaldea laga dio. Margareten arreba Helen (Helena Bonham Carter) Paul Wilscox gazteaz (Joseph Bennett) maitemindua dago, baina azkenean Helen eta Paulen aita den Wilvox jauna (Anthony Hopkins) alargundu berriarekin ezkondu eta Helen haurdun geldituko da.
Aktoreak
Kanpo estekak