How to Lose a Guy in 10 Days (euskaraz Nola Galdu Mutil Bat 10 Egunetan), 2003ko Donald Petrie estatubatuarrak zuzendutako amodiozko komedia film bat da. Michele Alexander eta Jeannie Longen izenburu berdineko komikian oinarritua dago. Kate Hudson, Matthew McConaughey, Adam Goldberg, Michael Michele eta Shalom Harlow aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB, New York, Andie Anderson (Kate Hudson) hamar eguneko epean oso ohikoa ez den erreportaje bat amaitu beharrean den kazetari bat da. Bere bizipenetan oinarrituz emakumeek nahigabean egin eta gizonezkoak haiengandik urrunerazten dituzten gauzei buruz idaztean datza. Horretarako, mutil bat berataz maitemindu eta ondoren hark utz dezan ahal bezainbeste akats egin beharko ditu. Aukeratutako gizona emakume guztiak atzetik dituen Benjamin Barry (Matthew McConaughey) gizon gazte ezkongabea da, honek era berean lan egiten duen iragarki-agentziako zuzendariarekin hamar egunetako epean emakume bat berataz maiteminarazteko gai dena apustu egin du.
Aktoreak
Kanpo loturak