House of Wax (euskaraz Argizariaren Etxea), 1953ko Andre DeToth hungariar-estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko thriller film bat da. Michael Curtizek zuzendutako Mystery of the Wax Museum (1933) filmaren berregokitzapena da. Vincent Price, Frank Lovejoy, Phyllis Kirk, Carolyn Jones eta Paul Picerni aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
XIX. mendearen amaieraldera, New York hiria. Hiriko Argizari Museoan lan egiten duen Henry Jarrod (Vincent Price) eta bere sozioa den Matthew Burke (Roy Roberts) negoziogizonak hika-mika latza izango dute, azken horrek museoari su eman eta aseguruaren dirua kobratu nahi baitu, bide batez, museoan ikusgai dauden Henryren argizarizko eskulturak ere suntsituz. Henryk aurka egin ondoren, Burkek museoari su emango dio, Henry bera barnean dela. Handik egun gutxira, Burke eraila izango da, aurpegi desitxuratutako gizon batek Burke bere buruaz beste egin duelako itxura emanez.
Handik urte batzutara, Henry museoa berreirekitzen saiatuko da, ba
Aktoreak
Kanpo estekak