Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Philip Winthrop (Mark Damon), gizon gazte ederra, Ushertarren etxean aurkeztu eta bere maite Madelinekin (Myrna Fahey) ezkontzeko baimena eskatu du, baina Roderick Usher (Vincent Price), Madelinen anaia, ezkontzaren aurka agertzen da, Madelinek laister bere bizitzarekin amaituko duen gaixotasun bitxi bat duela aitzakia jarriz. Gau hartan bertan, etxe ilun eta misteriotsuan gertakari ikaragarriak jazoko dira.