Hoover adierazle

Kontzentrazioaren azterketan, Hoover adierazlea edo Robin Hood adierazlea banako guztiek berdina jaso dezaten batezbestekotik gorako errenta jasotzen duten banakoek euren errentatik eman behar duten errenta osoaren proportzioa da.

Adibidea

Errentak: 10-20-40-60-70

Errenten batezbestekoa: 200/5=40

Guztiek 40 jaso dezaten, bi errenta handienek (60-40)+(70-40)=50 eman behar dute. Errenta osoarekin 50/200=%25eko portzentajea da hori. Horixe da Hoover adierazlearen balioa.

Hoover adierazlea eta Lorenz kurba

Datu kopuru handietarako, Hoover adierazlea bat dator Lorenz kurbako puntuetatik erabateko berdintasuna adierazten duen diagonalera bitarteko distantzia maximoarekin, Pietra adierazlearekin hain zuzen. Zehatzago, izanik Lorenzen kurbako diagramako abzisak eta ordenatuak hurrenez hurren:

Zenbat eta handiagoa izan, kontzentrazioa edo ezberdintasuna handiagoa izango da, adierazlea balio posible handiena 1 izanik.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!