Holandarren garaipenaren alegoria espainiar ontzidiaren aurka Gibraltarren, 1607ko apirilaren 25ean (nederlanderaz: Allegorie op de overwinning van de Hollandse op de Spaanse vloot bij Gibraltar, 25 april 1607), Adam Willaerts herbeheretar margolariaren olio koadroa da, gaur egun Rijksmuseumen gordetzen dena, Amsterdamen. 1615 eta 1630 bitarte margotu zen Ultrechten.[1]
Deskripzioa
Margolana herbeheretarrek Gibraltarreko guduan espainiarren aurka lortutako garaipenaren alegoria da, 1607ko apirilaren 25ean gertatu zena, Laurogei Urteko Gerraren barruan. Margolanaren lehen planoan ikusi daiteke herbeheretar bat eta espainiar bat makil bat bereganatzeko borrokan, ingeles bat eta veneziar bat begira ari diren bitartean. Atzean, itsasontzi-bataila ikusten da Gibraltarko haitzaren inguruan.
Erreferentziak
Kanpo estekak