Hjalmar Bergman (Örebro, 1883ko irailaren 19a - Berlin, 1931ko urtarrilaren 1a) Suediako idazlea izan zen. Eleberriak eta antzerki-lanak idatzi zituen. Idazle honen ia kontakizun guztiak berak asmatutako Wadköping hiri txikian kokatzen dira. XX. mende hasieran garrantzi handiko idazlea izan zen, Suediako kultura hertsia zabaldu eta leku egin baitzien bere liburuetan psikoanalisiari eta surrealismoari. Garai hartako probintzialismo estuaren aurka jardun zuen, eta sarritan idatzi zuen arrazoiaren eta senaren arteko gatazkari buruz. Bere eleberri aipagarrienak: Wadköpingeko Markurellak (1919); Ingeborg andrea (1924); Maitasuna leiho batean zehar (1929); Clown Jac (1930). Antzerki-lanak: Maria, Jesusen Ama (1905); Nobel Saria (1925).
Erreferentziak