Antzinako Greziaren ildoari jarraitu izan dio. Erromak jaso zituen hizkuntzalari grekoen emaitza praktiko eta teorikoak eta Erromak Erdi Aroko gramatikari latindarren eskuetara bidali, mundu modernoak haien eskuetatik jaso zitzan Pizkundean Europatik kanpoko bestelako ekarpen garrantzitsuekin batera. Ez dago Europako tradizioan ildo honen hausturarik. Teoria, helburuak, metodoak eta kontzeptuak behin eta berriz aldatu bai, baina Europako hizkuntzalarien belaunaldi bakoitzak bere aitzindarien existentzia eta lanak aitortu ditu.[1]
Zientzia baten historiaren garrantzia orainaldia ikuspegi batean kokatzen laguntzean datza. Hizkuntzalariak gaur egun ez daude bakarrik beren lorpenetan, eztabaidetan eta arazoetan. Bi milurteko baino gehiagoko harriduraren oinordekoak dira, «giza hizkuntzaren bitxitasuna, edertasuna eta esanahiak» ez baitiote inoiz adimen sentikor eta ikusbera dutenei azaltzeari uzten. (R. H. Robins)[1]