Hizkuntza drabidikoek[1], gutxi gorabehera, 26 hizkuntza biltzen dituen familia bat osatzen dute, nagusiki, hegoaldeko Indian eta Sri Lankan mintzatuak, baita Pakistan, Nepal eta Indiako mendebalde eta erdialdean ere.
200 milioi pertsonak baino gehiagok darabiltzate, eta badirudi ez daudela beste familia ezagun batzuekin lotuta. Ikerlari batzuek elamo-drabidikoa izeneko familia handiago batean sartzen dituzte, Irango hego-mendebaldean hitz egiten zen elamiera zaharra barne; hala ere, aditu gehienek ez dute teoria hori ontzat hartzen.
Erreferentziak
Kanpo estekak