Hizkuntza beltzaTolkienen zenbait lanetan, Eraztunen Jauna lanean adibidez, protagonistaren batzuk hitzegiten duten hizkuntza bat da.
Sauronek Mordorren zerbitzarientzat sortutako hizkuntza artifizial bat da, orkoen hizkuntza anitzen ordezko bezala beste batzuen artean. Tolkienek hizkuntza honen bi modu deskribatzen ditu: antzinako modua "garbia", Sauronek berak, Nazgûlek eta Olog-Haiek erabilia, eta modu "endekatu" bat, Barad Dûrreko soldaduek erabilia Eguzkiaren Hirugarren Aroaren amaieran. Tolkienen lanetan agertzen den hizkuntza beltz "garbiaren" adibide bakarra Eraztun Bakarraren idazkuna da: Botere Eraztunen olerkia.
Tolkienen narrazioaren arabera, orkoen dialektoetako askok hizkuntza honetako hitzak hartu zituzten. Hizkuntza beltza valarinean oinarrituta legoke, Melkorrek eta honen jarraitzaile maiarrek ez baitzuten Gar Itzalezina, baina gauzak ustel zitzaketen eurentzat balio izateko. Litekeena da quenya hizkuntzan ere oinarrituta egotea. Idazkerarik gabeko hizkuntza bat zela uste da, horregatik, eraztunaren idazkunerako sindarinekotengwar idazkera erabiltzen da aldaketaren batzuekin.
Desatsegina izan zedin sortu zuelarik, Tolkienek ez zuen hizkuntza beltzean idaztea batere atsegin (Bere arabera bere gutunetan, behin bere zale baten partetik eraztunaren idazkuna zuen kopa bat jaso zuen; higuingarria iruditu zitzaiola eta ondorioz hautsontzi bezala erabili zuela esan zuen). Emaitza bezala, eleberrietako hizkuntzarik zatikatuenetako bat da. Ongiaren indarrek hizkuntza beltza hitz egiteari uko egiten zioten, Sauronen Begiaren begirada erakartzen bait du. Elfotar hizkuntzen kasuan ez bezala, ez dago hizkuntza beltzean idatzitako olerki edo kanturik, Eraztuneko idazkunaz gain. Emaitza, elkarrizketa batean erabiltzeko zailak diren hitz aske bilduma bat da.
Eraztunaren idazkunak eta bere itzulpenak hizkuntza beltza hizkuntza eranskaria eta amaierako nukleokoa (aldatzailea aldatuaren aurretik doa) dela adierazten dute. Tolkien hititeran eta hurritar-urartiar hizkuntzetan oinarritu zela uste da.