Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa

Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa
Jatorria
Sorrera-urtea2011
Ezaugarriak
Kokapena
LekuaGasteiz
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz

higagasteiz.wixsite.com…
Facebook: higagasteiz Twitter: higagasteiz Instagram: higagasteiz Edit the value on Wikidata

Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa (HIGA) mundu osoko hizkuntza gutxituetako hiztun gazteak batzen dituen topaketa da. Gasteizen (Araba) izaten da. [1]

Askotariko soziolinguistika hariak jorratzen dira bertan: hizkuntza mailako aktibismoa, intersekzionalitatea, hizkuntza biziberritzeak, aldarrikapenak, ingurune digitalak, hizkuntza komunitateen arteko elementu komunak...[2]

UNESCOk Higa aukeratu du Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Hamarkada barruko ekitaldi ofizial gisa.[3]

Edizioak

I. edizioa

2011n izan zen eta Bretainia, Korsika, Galizia, Katalunia, Valentzia, Mallorca eta Euskal Herriko hiztun gazteak elkartu zituen.

II. edizioa

2018an 35 hizkuntza gutxituetako 75 gazteren parte hartzea izan zuen.[4]

III. edizioa

2021ean COVID-19ak eraginda, jardunaldien zati handi bat online egin behar izan zen.[5]

IV. edizioa

2023ko uztailaren 17tik 21era bitartean izango da Gasteizen eta 75 gazte baino gehiago biltzeko asmoa du ekimenak.[6]

Bultzatzaileak

Antolatzaileak

Babesleak

Hizkuntza Politika Sailburuordetza, Badalab, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskarabidea, Gipuzkoako Foru Aldundia.

Batzorde Akademikoa

Euskaltzaindia, EHU, ELEBILAB ikerketa taldea, Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedra, Udako Ikastaroak, Soziolinguistika Klusterra, Rise Up.

Laguntzaileak

Garabide, YEN/JEV, NPLD, Global Voices, Etxepare Euskal Institutua.

Ekimen ofiziala

UNESCOren Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Hamarkada, EHUko Udako Ikastaroak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!