Hizkuntza-erregistro lagunartekoa edo kolokiala[4] eremu ez-formalean, lagunarteko erabileran erabiltzen den hizkuntza-erregistroa da.
Lagunarteko hizkuntza[5] edo lagunarteko hizkera', eguneroko bizimoduan, egoera informaletan erabiltzen den hizkera da, ebakeraz, hitzen hautapenaz edo joskeraz gehiegi arduratu gabe. Lagunarteko hizkera adiskideekin, lankideekin eta ahaideekin erabiltzen dute, normalean, jatorrizko hiztun ikasiek.[6]
Hizkuntza irakasleek, idazleek, gidoilariek, itzultzaileek eta sorkuntzaren arloko gainerako hizkuntza-erabiltzaileek oso kontuan hartu behar dute hizkuntza-erregistroaren egokitasuna. Esate baterako, itzultzaile batek ezin du erregistro berbera erabili bi kardinalmetafisika kontuez latinez eztabaidan bere hizkuntzara ekartzen baditu edo bi rapero jatorrizko soziolektoan elkarri zirika itzultzen baditu. Batzuek, kardinalek, hizkuntza-erregistro formala erabiliko dute, besteek, raperoek, kolokiala.
Hizkuntza kolokialak ezaugarri bereziak ditu, ahoskeratik hasi eta hitzen hautaketaraino. Hitz arrunt askok badituzte sinonimo neutro, kultu eta kolokialak.
Euskarak, gainera, ematen ditu aditzak jokatzeko hainbat aukera eta, esate baterako, goiko adibideko elkarrizketa, hika, zuka edo berorika itzul daiteke. Alokutiboa erabil daiteke edo eztabada.