HitchBOT

HitchBOT McMaster Unibertsitateko David Harris Smithek eta Ryerson Unibertsitateko Frauke Zellerrek asmatu eta eraikitako robota da, autostopa egiteko diseinatua. Bi hanka eta bi beso zurrun ditu baina hala ere ez da ibiltzen, argazki kamara eta begiak eta ahoa irudikatzen dituen pantaila bat ere baditu. Elkarrizketa sinpleak ere egiten ditu. Robota eraikitzeko, elektrogailuetatik berziklitatutako piezak erabili zituzten asmatzaileek.

2014 urtean Kanada zeharkatu zuen autostopa eginez, inoren laguntzarik gabe, asmatzaileek esperimentu sozialtzat jo zuten ekimen batean. 2015 urtean, Alemanian zehar ibili zen autostopez; urte berean Estatu Batuak autostopez zeharkatzen hasi eta egun gutxitara, pertsona batek hartu eta birrindu egin zuen.

Kanpo estekak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!