Historias de la puta mili (euskaraz Soldaduska putaren istorioak) 1993ko Manuel Esteban espainiar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat da. Ivà kataluniar komikigileak El Jueves komiki aldizkari satirikoan argitaratzen zituen izenburu berdineko komikietan oinarritua dago. Juan Echanove, Jordi Mollà, Achero Mañas eta José Sazatornil aktoreek antzeztu zuten.
Garai beretxuan izenburu berdineko telesaila estreinatu zen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1990eko hamarkadaren lehen erdialdea, jada Espainiar Estatuan luzaroan derrigorrezkoa izan den soldaduska bere azken urteetan dagoen garaia da, 1996ean behin betiko indargabetu baitzen.
Marcelino Arensivia (Juan Echanove) baldar eta ahoberoa buru duen eta soldaduska burutzen ari den espainiar gazte talde baten gorabeherak eta xelebrekeriak agertzen dira.
Pertsonaiak
Kanpo estekak