Hiruki isoszelea edo triangelu isoszelea (grezierazko ἴσος "berdin" eta σκέλη "hankak" hitzetatik, hau da, "bi hankak berdinak") hiru aldeetatik bi berdinak dituen hirukia da. Desberdina den aldea oinarria deitzen da.
Propietateak
Oinarriko angeluak berdinak dira.
Oinarriaren aurkako angeluaren erdikaria hirukiaren garaiera da.
Oinarriaren aurkako angeluaren erdikaria aldi berean garaiera, erdibitzaile eta erdibideko bat da.