Hipparcos (ingelesez: The High Precision Parallax Collecting Satellite) Europako Espazio Agentziak jaurtitako satelite astrometriko bat da, Lurretik 150 parsec baino gutxiagoko distantziara aurkitzen diren 2,5 milioi izarren paralajea eta mugimendu propioa neurtzeko misioa duena. Emaitzak, Tycho Katalogoa bezala ezagutzen den izar katalogo eran argitaratu ziren.
Hipparcos proiektua, 1980an proposatua izan zen. Ariane 4 suziri batek jaurti zuen 1989ko abuztuak 18an. Misioa, 1993ko abuztuak 17an amaitutzat eman zen.
Bere izena, K.a. II. mendeko Hiparko Nizeakoa astronomo greziarragatik ere jasotzen du.
Kanpo estekak