Hipoteka bat epe luzerako mailegu bat da. Pertsona juridiko batek jabetza bat, gehienetan etxe bat, erosteko erabiltzen den kontratu bat da.[1] Jabetza maileguaren berme gisa erabiltzen da. Horrek esan nahi du mailegu-hartzaileak adostutako kuota ordaintzen ez badu, hartzekodunak jabetza har dezakeela mailegatutako dirua berreskuratzeko.[2]
Hipotekak XXI. mende hasierako Depresio Handiaren jatorrian daude, bankuek gehiegizko maileguak eman zituztenean gehiegiz baloraturik zeuden etxebizitzak erosteko.[3]
EuropanEuribor izeneko sistema erabili ohi da hipotekak kalkulatzeko, horren gaineko kopuru bat ezarriz interes tasa gisa. Kasu horretan interes-tasa aldakorra dela esango da. Interes-tasa ez bada aldatzen Euriborrarekin eta beti mantentzen bada finko, interes-tasa finko deitzen zaio.[4]