Hillerød Seelandia irlaren iparraldean dagoen hiria da. Kopenhage Danimarkako Hiriburu Eskualdean dagoen arren Hillerød da eskualdeko hiriburua. 30.570 biztanle ditu (2012). Frederiksborg gazteluaren inguruan sortuz joan den herria da.
Paisaia
Esrum Sø lakuaren ertzean kokaturik dago Hillerød eta baso zabalek inguratzen dute, Danimarkako bigarren handiena den Gribskov basoak iparraldean eta Store Dyrehave basoak hegoaldean.
Ondasun nabarmenak
- Frederiksborg gaztelua (Frederiksborg Slot): Frederik II.aren gaztelua da, Danimarkako errege familiaren egoitza izan da mendeetan zehar. Eskandinaviako gaztelu handiena da.
- Æbelholt Abadiaren hondarrak (Æbelholt Klosterruin): Iparraldeko herrialdeetako monasterio handienaren hondarrak dira. 1176. urtean fundatu zuten monje agustindar frantsesek. 1536ko Erreformaren ondoren Estatuaren menpe gelditu zen.
- Esrum Abadia (Esrum Kloster): 1151. urteko monasterio zistertarra.
- Fredensborg jauregia: XVIII mendeko jauregia, 8 kilometro ipar ekialdera dago.
Iruditegia
Kanpo estekak