Hidrokodonakodeinatik eratorritako opioidea da, min ertaina edo larria tratatzeko analgesiko gisa eta antitusibo gisa erabiltzen dutena.[1] Piluletan, xarabean edo kapsuletan aurki daiteke, eta mendekotasuna eta abstinentzia-sindrome larria eragin ditzakeen narkotikoa da. Hidrokodona eta hura duten konposatuak merkatuan daude hainbat formatan, marka komertzial askoren azpian. Elikagai eta Sendagaien Administrazioak 1943an bere salmenta onartu zuen. 2014an, Drogen Aurkako Agentziak Substantzia Kontrolatuen Legearen (Controlled Substances Act) II. sailkapenaren barruan sartu zuen hidrokodona; horrek esan nahi du abusurako potentzial handia duela, haren erabilera medikoak murrizketa larriak dituela eta mendekotasun psikologiko edo fisiko larria ekar dezakeela.