Hibernian Football Club Eskoziako futbol talde bat da, Edinburgh hiriburuko Leith auzokoa. Eskoziako lehen mailan jokatzen du. Eskoziako 4 Liga eta 8 Kopa eskuratu ditu. Etxeko partiduak Easter Road estadioan jokatzen ditu.
Historia
Taldea 1875ean eratu zuten Cowgate kalean bizi ziren inmigrante irlandarrek. Hortik bere izena, Hibernia baita Irlandaren izen klasikoa. Hasieratik bertatik lortu zituen tituluak, liga bat eta bi kopa.
Bigarren aro bikaina Bigarren Mundu Gerraren ondoren iritsi zen hiru Liga berri irabazi baitzituen. 1956an Europako Kopako final erdietara iritsi zen eta Stade de Reimsek kanporatu zuen. 1961ean Hirietako Ferien Kopan ere final erdietara iritsi zen eta oraingoan AS Roma izan zen borreroa.
XXI mendean Eskoziako talde onenetakoa izan den arren 2014an maila galdu zuen. Bigarren mailan egonik ere 2016an Kopa irabaztea lortu zuen eta Ligako Kopako finala ere jokatu zuen.
Irabazitako txapelketak
Eskozian: 10
Nazio artean: 0
Kanpo estekak