Heziberri proiektua Eusko Jaurlaritzak hezkuntzarako prestatu duen curriculuma da.
Ezaugarriak
Hezkuntza eleaniztuna da eta euskara ardatz du. Euskal Herria aintzat hartzen du «hizkuntza eta kultur agregatu» moduan[1].
LOMCEren egiturak eta edukiak curriculumeko berberak dira baina euskal ikuspegia dute. Espainiako Gobernuak prestatutako eduki zerrendako eduki berberak dauden baina bertako ikuspegia ere kontuan hartzen da[1].
Kutsu politiko handiko edukiak daude LOMCEen baina Eusko Jaurlaritzak horiek kendu egin ditu. Euskal Herria kontzeptua ere badago proposamenean hizkuntzari eta kulturari lotutako kontzeptu moduan[1].
Proiektuaren inguruko eztabaida nagusiak
Euskalduntzeko helburuari ingelesa ikastea gehitu nahi zaio baina nola egin eztabaida dago. Finantzaketari dagokionez, Ikastolen Elkartea baliabideen banaketa hobea eskatzen du etasare publikoko eragile eta talde batzuk (tartean, EHIGE eta EILAS), sistemaren helburu nagusia sare publikoak izan behar duela diote[2].
Kritikak
LOMCE jartzen ari direla curriculum honen bitartez salatu dute eragile gehienek. Kristau Eskolak bakarrik azaldu da alde[1]. PP Heziberriren alde zegoen[2].
Erreferentziak
Kanpo estekak