Heteropatriarkatua gizonezkoen generoak eta heterosexualitateak beste genero eta sexu-orientazioekiko duen nagusitasuna da. Terminoak patriarkatuaren eta heterosexualen dominazioen konbinazioa egiten du, estatu-nazioetako klase dominantearen iritzi nagusia islatuz. Termino honek emakumeen zein LGBTI pertsonen gaineko diskriminazioak printzipio sozial matxista bera duela azpimarratzen du[1][2]. Pertsona askok heteropatriarkatua eta kapitalismoa lotzen dute ere, sistema-beraren parte dela argudiatuz[3].
Terminoaren sorrera Monique Wittig idazle feministari zor zaio[4]. Euskal pentsalari feministek ere eman hausnartu dute kontzeptuaren gainean. Jule Goikoetxearen arabera, heteropatriarkatua da "sexuaren arabera antolatzen den gizartea, hots, gizon-emakume kategoriaren arabera lana eta prestigioa zatitzen duena"; eta berez eta definizioz injustua eta zapaltzailea da egoera hau arrazaren arabera antolatzen den gizartea arrazista den bezalaxe: emakumeen menderakuntza soziopolitiko eta ekonomikoa da heteropatriarkatua, batzuek horri normalitate edo bake egoera deitu arren.[5]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak