Newcastleko lehen dukearen anaia gazteena izan zen. Cambridge eta Oxfordeko unibertsitateetan ikasi zuen eta 1715ean Prestongo guduan esku hartu zuen jakobita eskoziarren aurka. 1717an Parlamentuan sartu zen.
1724an Gobernuan sartu zen Gerrako Idazkari karguarekin. 1743an lehen ministro izendatu zuten Wilmingtongo kondea hil ondoren. Haren agintaldian, 1745eko altxamendu jakobita gertatu zen, eta Britainia Handiak Austriako Ondorengotza Gerran parte hartu zuen.
1754 hil zen eta bere anaia izan zen bere oinordekoa lehen ministro gisa.