Henry: Portrait of a Serial Killer (euskaraz Henry: Serieko Hiltzaile Baten Erretratua), 1986ko John McNaughton estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko film bat da. Henry Lee Lucas eta Ottis Toole serieko hiltzaileen bizitzetan arinki oinarritua dago Michael Rooker, Tom Towles eta Tracy Arnold aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Henryk (Michael Rooker) zorigaiztoko haurtzaroa izan eta bere ama labankatzeagatik espetxean amaitu zuen. Behin aske dela, AEBetan zehar bidaiatzen duen artean bere biktimak halabeharrez hautatu, bai gizon, emakume nahiz haur, eta atzeman ez dezaten aldiro metodoz aldatzen duen hiltzaile batean bilakatu da. Honela, Chicago hirira iritsiko da.
Otis (Tom Towles), espetxean aski ezaguna den droga-trafikatzailea, Henryren hilketa kide bihurtu da. Becky (Tracy Arnold), Otisen arreba, biekin bizitzen jarriko da, eta laster Henry eta Beckyren elkarren arteko erakarpena sortuko da. Gau batez, Otis eta Henry parranda egitera atera eta kalezulo batean bi emagaldu hilko dituzte. Orduan, ordurarte ezagutzen ez zuten odol egarria bietaz jabetu eta mugarik gabeko hilketa sail bat burutuko dute.
Aktoreak
Kanpo estekak