Henrietta Skelton ( Hedderich jaioa; izengoitiak, H. S.; Madame Skelton; 1839 / 1842ko azaroaren 5a – 1900eko abuztuaren 22a) Kanadiar-amerikar erreformatzaile soziala, idazlea, antolatzailea eta hizlaria izan zen alemanieraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Alemanian jaioa XIX. mendean. National Woman's Christian Temperance Union(NWCTU) (Emakume Kristau Batasun Nazionalerako) alemaniar obraren superintendentea eta Idaho-ko[1] Estatu Batasuneko presidentea izan zen. Gaitasun horretan, Estatu Batuetan zehar bidaiatu zuen, hitzaldiak ingelesez eta alemanez emanez, eta bertako emakume ondo antolatutako sindikatuak atzean utziz. Skelton-en izena Estatu Batuetako milaka herritar alemaniar-ek ezagutu zuten, tenperantziaren mugimenduan lan gehien egiten zuen langileetako bat bezala. Denbora batez, Der Bahnbrecher (Berritzailea) izenarekin ezaguna den tenperantzia egunkaria editatu zuen, ingelesez argitaratutako hainbat liburu idazteaz gain, tartean, The Man-Trap (Gizonentzako tranpa) (Toronto), tenperantzia istorio bat; Clara Burton (Cincinnati), neskentzako istorio bat; eta The Christmas Tree (Cincinnati), alemaniar etxeko bizitzaren deskribapen bat.[2] Skelton 1900ean hil zen.
Bizitza goiztiarra
Henrietta (batzuetan Henneriette idatziz) Hedderich Giessen-en jaio zen, Alemanian, 1839ko azaroaren 5ean.[3][4] Bere aita Giessengo Unibertsitateko irakaslea zen. Bere lehen lau urteak bi ahizpa eta hiru nebekin jolasten eman zituen. Bost urte zituenean, bi neba eta ahizpa bat hil ziren epe laburrean. Aldi berean, gutxi gorabehera, Heidelberg-eko Unibertsitateko katedra nagusietako baterako hautatu zuten Hedderich irakaslea. Han, Froebeleko haurtzandegi batean, hasi zituen ikasketak Skelton-ek.[1]
Skeltonek hamasei urte bete zituenean, aita hil zitzaion, eta ama ere bai handik sei hilabetera.[1] Osaba batek hilzorian zegoen amaren legatu gisa hartu zuen Skelton, eta, familia kontuak finkatu ondoren, kargua erretiratu zuen eta bere neba Kanada-ra bere etxera eraman zituen.[1][2]
Ibilbidea
18 urte zituela, ingeles batekin ezkondu zen, Skelton jaunarekin, Norteko Trenbideko trafikoko superintendentea zena. Senar-emazteak zoriontsuak izan ziren. Hamahiru urtez ezkonduta egon ondoren, senarra hilzorian zeneko ohean, temperantzia mugimenduari ekin zion Skelton-ek, auzi hori garrantzitsua izan zen bikotearentzat eta. Toronton (Kanada) zuten etxean hil zen, 1874an. Hil zenean, alargunak semea besterik ez zuen.[1] Handik gutxira, semeak, biriketako gaixotasun zantzuak erakutsiz, amarekin batera joan zen Kalifornia hegoaldera, osasuna aurkituko zuelakoan.[5]
Handik gutxira, Skelton hitzaldi-eremuan sartu zen, eta berehala lortu zuen hizlari limurtzaile ospea. Prohibition party (Debekuaren partidua) proposatu bezain pronto, Skelton mugimenduan sartu zen.[1] Skelton WCTUren auzian aritu zen, eta urteetan, Kanadan bizi izan zen bitartean, harekin estuki identifikatua izan zen. WCTUko batzorde exekutibo nazionalak berehala aitortu zion erreformari egindako lana, eta haren antolatzaile nazionaletako bat izendatu zuten. Gaitasun horretan, AEB osoan zehar bidaiatu zuen, hitzaldiak bai ingelesez bai alemanieraz emanez, eta atzean utziz ondo antolatutako emakumeen tokiko sindikatuak.[5]
Estatu Batuetako hiritar alemaniarrek Temperantzia kausan lan gehien egiten zuen langileetako bat bezala ezagutzen zuten. Denbora batez, Der Bahnbrecher (Berritzailea) izenarekin ezaguna den tenperantziaren egunkaria egin zuen,[6] Skeltonen liburu ezagunenak Eastertide (Pazko denbora), A Man Trap (Gizonentzako tranpa),The Fatal Inheritance (Herentzia hilgarria), Home Life in Canada (Etxeko bizimodua Kanadan), The Christmas Tree (Gabon zuhaitza), Lily Orme eta Grace Morton izan ziren. Sasoi hartako poesia-irakurle gehienak ezagutzen zuten bere If I Should Die To-night (Gaur gabaz hil behar badut) olerkia eta Pray Without Ceasing (Gelditu gabe otoitz egin) ereserkia.[1]
Bizitza pertsonala
Semea 1882an hil zitzaion, hogeitalau urte zituela, eta biloba gaztearengan jarri zituen itxaropenik handienak. 1883an edo lehenago, Battle Creek-eko (Michigan) Sanitarium-eko paziente bat zen Skelton. Alemanian, Giessen, Darmstadt eta Heidelbergen bizi izan zen Skelton. Kanadan, Toronton bizi izan zen (1857-1877). Ameriketako Estatu Batuetan, Ohi-on (1880), Michiganen (1880), Illinois-en (1883), Kalifornia-n (1883-), Idaho-n (1886-1887) eta azkenik Pacific Grove-n (Kalifornia) bizi izan zen, bertan Pacific Grove-n (Kalifornia, 1900eko abuztuaren 22an) hil zen.
Hautatutako lanak
- Alice, edo, The rose of the Black Forest (Baso beltzaren larrosa), 1867
- Grace Morton, 1873 (Madame Skelton-ek idatziz)
- Die Verhängnissvolle Erbschaft,( Herentzia hilgarria) 1882 (H. S. idatziz)
- A man trap (Gizonentzako tranpa); and, the fatal inheritance (Herentzia hilgarria): two temperance tales,(bi temperantzia histoirioak) 1876
- Clara Burton
- The Christmas-tree (Gabonetako zuhaitza): a story of German domestic life (Alemaniako etxeko bizitzaren historio bat), 1882
- Ralph Berrien, and other tales of the French Revolution (Ralph Berrien, eta Frantziako Iraultzako beste historio batzuk)
Erreferentziak
Aitorpenak
- Artikulo hauek iturri honetako testua gehitzen du, Drayton, H. S., ed. (1889). The Phrenological Journal and Science of Health.Vol 87-89 (jabari publikoa)
- Artikulo hauek iturri honetako testua gehitzen du, Good Health Publishing Company (1883) (jabari publikoa)
- Artikulo hauek iturri honetako testua gehitzen du, Logan, Mrs, John A (1912) The Part Taken By Women In American History Perry-Naile publishing Company (jabari publikoa)
- Artikulo hauek iturri honetako testua gehitzen du, Williard, Frances Elizabeth; Livermore Mary Ashton Rice (1893) "Henneriette Skelton" A Woman of the Century Fourteen Hundred-seventy Biographical Sketches Accompanied by Portraits of Leading American Women in All Walks of Life (Mendeko emakume bat, Bizitzaren arlo guztietako emakume lider estatu batuarren 1470 eskema biografikoak erretratuekin lagunduz) Moulton (jabari publikoa)
Kanpo estekak
- Lanak Henrietta Skelton-ek idatziz edo berari buruzkoak Internet-en Artxiboetan