Helikopteroaren hieroglifoak

Helikopteroaren hieroglifoen azalpen grafikoa.

Helikopteroaren hieroglifoak Abidoseko Seti I.aren Tenpluan aurkitu ziren Antzinako Egiptoko hieroglifo batzuei ematen zaien izena da. Palinpsesto bat da, bi inskripzio bata bestearen gainean erakutsiz. Alde batetik Ramses II.aren titulua agertzen da, aurretik zegoen Seti I.aren tituluaren gainetik. Horrela, ematen du helikoptero bat dagoela irudian, eta hau hainbat teoria pseudozientifikotan erabili da, besteak beste antzinako astronautak izeneko ideia sasiarkeologikoan[1]. Bi izenen baturak pareidolia bat eratzen du, Seti I.aren arkua irudikatzen duen hieroglifoa Ramses II.aren bi besoekin elkartzen denean.

Itzulpena

Seti I.aren garaian (K.a. 1294-1279) egindako testuak dio:

« Zimitarraren boterea, bederatzi arku garaitzen dituena (Egiptoren etsaiak), [...], Menmaatra (Seti I.aren tronu izena. »


Ramses II.ak (c. K.a. 1279–1213), hieroglifoak estaltzeko eskatu zuen eta berriro grabatzeko:

« Bi Andereak: Egiptoren babeslea, atzerriko lurrak kaleratzen dituena, [...] Usermaatra-Setepenre (Ramses II.aren tronu izena. »


Denborarekin, estaltze hori higatu zen, eta bi testuak erakusgai utzi zituen, palinpsesto bat eratuz[2].

Erreferentziak

  1. Brand, Peter J.. (2023). Ramesses II, Egypt's Ultimate Pharaoh. Lockwood Press ISBN 978-1-948488-49-5. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  2. «The Abydos temple "helicopter"» web.archive.org 2005-07-28 (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!