Haszten Kirol Egokitua Elkartea[1] Bizkaian aniztasun funtzionala duten haurrak kirolean hasteko eta jarduera fisikoa egiteko sortu zen kirol inklusiboko elkartea da. Getxon du egoitza eta Bizkaia osorako egiten du lan[1]. Taldearen logoa SZ hizkiek osatzen dute.
Historia
2014. urtean sortu zuten hainbat familiek, kirol ezberdinetako federazioek zuten hutsunea bete nahian[2]. Familien kopurua haziz joan zen eta 2022an 315 familia bazkide zituen[3]. Urte hartan Onura Publikoko Erakunde bihurtu zen.
Boccia da Haszteneko kideek jokatzen duten kiroletako bat. 2024an Espainiako Kopako zilarrezko domina eskuratu zuten[4].
Kirolak
Bizkaiko, Euskal Herriko, Estatuko zein nazioarteko kirol inklusiboko lehiaketatan hartzen du parte[5], honako kirol hauetan:
Guztira 20 modalitatetik gora lantzen ditu[6].
Sariak
- BBK Deia Elkartasun Saria (2021)[7]
- Deia Kirol Saria - Gizarte Lana (2022)[8]
Erreferentziak
Kanpo estekak