Hartz zuria, frantsesez Ours blanc, François Pompon (1855-1933) eskultore frantsesaren lana da. 1986tik Orsay museoan ikus daiteke. Dijongo Darcy lorategian Henry Martinet-ek 1937an egindako erreprodukzioa ikus daiteke; Martinet Pomponen laguna zen eta erreprodukzioa omenaldi gisa burutu zuen.
Ezaugarriak
François Pomponek 1905.urtetik bere eskulturen formak sinplifikatu egin zituen. Gainazal leundu zuen eta bere animalien eskulturak guzitei apaingarriak kendu zizkion. 1922an Salon d'automne delakoan maketa bat aurkeztu zuen eta harridura sortu zuen ezen XX. mendeko modernitatearen benetako ikurra izan baitzen. Hau Pomponen lan ezagunetariko bat izan zen.[1]
Galeria
Erreferentziak
Kanpo estekak