Harraskagailu ukitu erregular, konbexu, zorrotz eta latzarik gabeko tresna aurrehistorikoa da, harri-puskaz egiten dena. Batzuetan bikoiztua da, alde biak ukiturik badaude. Harri Aro osoan zehar, baina batez ere Goi Paleoliton, erabiltzen zuten azalak ontzeko eta hezurretatik haragia ateratzeko.