Harpea leizea (euskaraz "harkaitz azpiko lekua" [1] ) baita Arpea bezala ezaguna ere. Euskaltzaindiak Burgosako harpea proposatzen du.[2] Historiaurretik erabili izan da aterpe modura, bertan jotzen duten haizeetatik babestuta dagoelako. Sarrerak duen forma bitxiak eta inguruko edertasun apartak eman diote ospea.
Errozate eta Mendizar tontorren azpian dago kokaturik.
Kokapena eta ezaugarriak
Ezterenzubin kokatutako kobazulo bat da, Pirinioetan. Aezkoa eta Garazi arteko mugan kokatuta dago, Organbideko lepotik 4 kilometrora. Antiklinal bat da.[3] Haitzuloa inbertitutako “V” formakoa da, eta haren paretak berrogei miloi urteko formazio geologikoaren ondorioa dira. Harrizko geruza bakoitzak denboraldi baten inguruko informazioa ematen digu (haien artean, bataz beste, 20.000 bat urteko aldia kalkulatzen da).[4]
Mitologia
Kondairek diotenez, Laminek, mendietako erreketan bizi ziren gure mitologiako izaki horiek, Harpea zuten bizilekurik gogokoenetako bat. Bertan bizi omen ziren lamien kantuek sorgindutako lainoan desagertu omen zen artzain gazte bat, elezahar batek dioenez.[3]
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak