Hamarreko handi

Hamarreko handia edo bost puntuko handia, bertsolaritzan, 10 eta 8 silabako bost ahapaldi dituen bertsoa da. Lerro bakoitietan 10 silaba ditu eta bikoitietan 8

Hamarreko handi

Hamarreko handia edo bost puntuko handia, bertsolaritzan, 10 eta 8 silabako bost ahapaldi dituen bertsoa da. Lerro bakoitietan 10 silaba ditu eta bikoitietan 8 silaba. Errima lerro bikoitietan jartzen da.[1][2][3] Adibide bat, Benito Lertxundi eta Jon Maiaren Itsasoari begira abestia da.

Hamarreko handiak bost puntu edo hamar lerro ditu. Puntu bakoitzak 18 silaba ditu (10 eta 8). Alta, 10. silabaren ondoren egiten den etenaldiaz gain beste bat ageri ohi da 5. silabaren ondotik, bertsoaren doinuak hala eskatzen baitu sarri. Azken zortzi silabak nahi bezala uztartzen dira.[4]

Hamarreko handi izena Hego Euskal Herrian erabiltzen da batez ere, eta bost puntuko handi Iparraldean.[2]

Adibidea: Itsasoari begira

Zaz--pi men--de--ko / gau--e--an gau-de // Gu--re lo--re e--ta sa--si
1......2...3.......4.....5..../.6......7...8...9.....10 //  1.....2...3...4...5...6..7...8

Bost aldiz errepikatzen da egitura hori:

Zazpi mendeko gauean gaude (10)
Gure lore eta sasi (8a)
Irrintzi oihu,ele eta ulu (10)
Marmario eta garrasi (8a)
Haize, enbata, brisa, galerna (10)
Gaur garbi bihar nahasi (8a)
Xake taularen zuri beltzetan (10)
Arrats gozo egun gazi (8a)
Ai itsasorik ez bageneuka (10)
Zeri so negarrez hasi (8a)

Doinu batzuk

Bertsolaritzaren Datu-Basean 73 doinu eskaintzen dira[5][6][7][8]

Hamarreko handiko neurria duten bertso guztiak doinu askorekin kantatu daitezke, esate baterako, hauek:

Erreferentziak

  1. «Hamarreko handia eta Hamarreko txikia» EKE (kontsulta data: 2022-12-01).
  2. a b «estrofa - Literatura Terminoen Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2022-12-20).
  3. «Zortziko handia eta Zortziko txikia» EKE (kontsulta data: 2022-01-28).
  4. «Zortziko handia eta Zortziko txikia» EKE (kontsulta data: 2022-01-28).
  5. «Hamarreko handia - Bilaketa» bertsoa.eus (bertsoa.eus) (kontsulta data: 2022-12-20).
  6. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Hamarreko handiko doinuak - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2022-12-20).
  7. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «"Hamarreko hnadia" bilaketaren emaitza BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsolari elkartea) (kontsulta data: 2022-12-20).
  8. a b «Azken arnasa eman nahi nuke» bertsoa.eus (kontsulta data: 2022-12-20).
  9. «Hil da Canovas fuera Canovas III» bertsoa.eus (kontsulta data: 2022-12-20).
  10. «Amodioa gauza tristea» bertsoa.eus (kontsulta data: 2022-12-20).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.