Hälsinglandeko baserriak nekazal eremuko egurra erabiliz eta eraikuntza teknika tradizionalak jarraituz eraiki dira eta bereziko aipagarri egiten dituena oso handiak izatea da. Gehienek bi solairu dituzte.
Oso apainduak daude, bizitzeko egindakoak, jaialdiak ospatzekoak eta biltzarrak egiteko funtzioa dutenak aurkitzen dira. Badira garaiak, aletegiak, olak, errotak eta ikuiluak ere.
XIX mendeko apaingarriak dituzte, hala teilatutan, nola portxetan, eta barnealdean ere bai. Bibliako pasarteak, umorezkoa istorioak eta kondairak dira apaingarrien motibo.