Gure Izarra lurrunezko eta zurezko oskoldun arrantzu binakakoa izan zen Amadeo Gil Cosme Herrero donostiarrarena. Gure Artizarraren bikia izan zen. Pasaian Constructora Guipuzcoanak eraikia, Bilbora joan zen Pasaiaren ebakuazioan. Minaketari lanetan jarri zuen Eusko Itsas Gudarosteak (1937/1/16) eta D-6 izena jarri (1937/5/12). Lezo Urreztietarekin arma trafikoan aritu zen. La Pallicen (1937/8/9) babestu, eta ondoren Les Sables-d'Olonnera joan zen gerra amaitu arte. Bere armadoreei 1939an itzuli zitzaien.
Erreferentziak
Kanpo estekak