Monasterioaren jatorria 1375ean dago. Urte horretan Juana Fernándezek utzitako lurretan eraiki zen. Fraideak San Jeronimo ordenakoak ziren eta esaten da, eraikina altxatu aurretik, bertan dagoen haitzuloan bizi zirela. Juana Fernández, bestetik, Henrike II.a Gaztelakoaren sasiko alaba zen Leonor Gaztelakoaren tutorea izan zen.
Babesa
1954kootsailaren 5ean Espainiako Gobernuak Leku Pintoresko moduan monasterioa babestu zuen.[1] Gaur egun Ávila probintziako kultura-intereseko ondasuna bezala babestuta dago. Hispania Nostra elkarteak, utzikeria dela eta, monasterioa bere zerrenda gorrian jasota du.[2]