Alemanez egindako lehen literatur ekoizletzat jotzen dituzte adituek, ordu arte germaniar hizkuntz batu idatzirik ez zegoela kontuan hartuta. Izan ere, anaiek Deutsches Wörterbuch ("Aleman hiztegia") hiztegian lan egin zuten, aleman "modernoa"ren lehenengoetakoa.
Bizitza
Hogei urterekin, Jacobek liburuzaintza lanak egin zituen Kassel hirian eta Wilhelm liburutegi berean idazkaria izan zen.
Haur-literaturaren historian idatzitako ipuin ospetsuenen artean, Grimm anaiek egindakoak daude, "Edurnezuri", "Loti ederra" edo "Errauskine" tartean.
1812an, Alemaniako ipuinen bilduma argitaratu zuten, Kinder- und Hausmärchen izenburupean ("Haurren eta etxekoen ipuinak"). 1814an beste sorta bat kaleratu zuten.