Gonzalo Boye Tusset (Viña del Mar, Txile, 1965eko apirilaren 3a) txiletar abokatua eta enpresaburua da. Zigor Zuzenbide Prozesaleko irakaslea da Madrilgo Abokatuen Elkargoko Ikerketa Zentroan eta aholkulari ere aritzen da Berlingo European Center for Constitutional and Human Rights eta Gazako Palestinian Center for Human Rights.
Bere bikotekidea Isabel Elbalekin batera Boye-Elbal abokatu-bulegoa zuzentzen du. 2017tik Carles Puigdemont Kataluniako presidente zeneko gobernukide erbesteratuen nazioarteko defentsa koordinatzen du. Joaquim Torra eta Antoni Comín politikari kataluniarren defentsa, Pablo González kazetariaren defentsa ere zuzendu ditu, besteak beste.
Argitalpenak
Ikus, gainera