Gomiztegi baserria, Gipuzkoako Oñati udalerriko baserri bat da, bertan Gomiztegiko Artzain Eskola dago. Arantzazu auzoko 43. zenbakian dago, Arantzazuko santutegitik 3 kilometrora.
Gomiztegin nagusiki gaztak, esnea eta okela ekoizten da, baserrian bertan, internet bidez edo herrietako merkatu eta azoketan salgai. Baratzea ere badu.
Nikolas Segurola azpeitiar fraide, artzain eta bertsolaria artzain eskolaren bultzatzaile nagusienetako bat izan zen.
Kanpo estekak