Gogo-jardunak

Ariketa Espiritualak
Exercitia spiritualia (1548). Antonio Bladioren lehen argitalpena, Erroma (158x108 mm).
Datuak
IdazleaIgnazio Loiolakoa (XVI. mendea)
Argitaratze-data1548
Generoaerlijioa
Jatorrizko izenburuaExercitia spiritualia
HizkuntzaLatina
HerrialdeaErroma
Orrialdeak200 orrialde inguru
Euskaraz
IzenburuaAriketak Espiritualak

Gogo-jardunak (latinez Exercitia Spiritualia) Ignazio Loiolakoak kristau gogoetarako prestatu zituen hainbat otoitz eta ariketa espiritualen bilduma laburra da.

Euskal Herrian garai batean oso ohikoak izan ziren, batez ere sendotza egin behar zuten gazteen artean.

Erabilera

Ariketa espiritual hauek denboraldi batez erretiraturako beste munduko kristau sinesleekin elkarbizitza programa bat izatean datza, honetan egunaren zati gehienean isiltasuna gorde eta kristautasunaren oinarriak ezartzen laguntzen duten testu batzuei buruz gogoeta egiten da. Gogoeta hauek apaiz baten gidaritzapean burutzen dira, honek ariketa espiritual hauetan parte hartzen duen pertsona bakoitzarekin testuetako pasarte bakoitza solasten duelarik.

Ariketa hauek jesuiten apaiz prestakuntzaren zati dira eta elkarbizitza bertsio murritzagoetan ere burutu ohi dira: senar-emazteak, data nabarmenetan elizbarruti taldeak edota sendotza egin behar duten gazteak. 1929tik aurrera Aita Santuak katolikoek ariketa espiritual hau maiz egin dezaten bultzarazi ditu. Bibliako pasarte batzuk hartuz otoitza eta eskariari ematen dion garrantzia dela eta, hainbat komunitate protestantek ere bere egin dute.

Gaia eta egitura

Ariketa espiritualaren gai nagusiak bekatua eta tentaldiak eta Jesusen bizitzaren adibidea dira. Ariketa espiritual hauek San Inazio Loiolakoak Manresako leizean izandako bizipenaren ondorioz sortu ziren, bertan fedea eta kristauei ekarri nahi zien bizimodu berriaz hausnartu zuelarik.

Liburua lau zatitan egituratua dago, bakoitzari aste deritzo, ariketa espiritualak denboraldi honetan burutu baitaitezke:

  • Lehenbiziko zatian munduan gaiztakeriaren izateari buruz hausnarketa egiten da eta egindako bekatuengatik barkamena eskatzen amaitzen da.
  • Bigarren zatian Jesusen ebanjelioaren berri emateko bidaia gida eta ikur edo sinbolotzat hartzen du (sinestunari Kristori jarraitzeko gonbita egiten zaio).
  • Hirugarren zatian Jesusen Pasioa islatzen da, harekin gizonak salbatzeko burutu zuen sakrifizioaz jabetzeko asmoz.
  • Azkenik, laugarren zatian Kristoren berpizkundea oinarritzat hartuz, sinestuna bere bizitza Jainkoari sagaratu dezan adoretzen du, Kristoren mezua aldarrikatu eta solidaritate edo elkartasuna praktika dezan.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!