Glukogeno

Glukogeno
Formula kimikoaC24H42O21
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
C([C@@H]1[C@H]([C@@H]([C@H]([C@H](O1)OC[C@@H]2[C@H]([C@@H]([C@H]([C@H](O2)O[C@@H]3[C@H](O[C@@H]([C@@H]([C@H]3O)O)O)CO)O)O)O[C@@H]4[C@@H]([C@H]([C@@H]([C@H](O4)CO)O)O)O)O)O)O)O
MolView3D eredua
Konposizioakarbono, oxigeno eta hidrogeno
Motapolisakarido eta glucan (en) Itzuli
Masa molekularra666,221858 Da
Identifikatzaileak
InChlKeyBYSGBSNPRWKUQH-UJDJLXLFSA-N
CAS zenbakia9005-79-2
ChemSpider388322
PubChem439177
Gmelin28087
EC zenbakia232-683-8
ECHA100.029.700
CosIng34127
MeSHD006003
Human Metabolome DatabaseHMDB0000757
UNII309GSC92U1
KEGGC00182

Glukogenoa glukosa unitatez egindako polisakaridoa da[1][2]. Animaliengan dago eta erreserba funtzioa betetzen du. Egitura kimikoari eta betetzen duen funtzioari dagokionez antz handia du almidoiarekin, hori dela eta "animalien almidoi" deritzo. Gibelean eta giharretan pilatzen da.

Egitura kimikoa

Glukogenoa homopolisakarido bat da, α-D-glukopiranosen katea baita. Molekula oso adarkatua da eta beraz glukosen artean lotura O-glikosidiko desberdinak agertzen ditu, zati lerrokatuetan maltosa molekulek α(1→4) loturak dituzte eta adarkadura puntutan isomaltosak agertzen dira α(1→6) loturarekin. Adarrak 12 glukosaz behin kokatzen dira. Landareen almidoiaren osagai nagusia den amilopektina antzekoa da baina ez da hain adarkatua, honek 24-30 glukosatik behin ditu. Bere pisu molekularra oso handia da, glukogeno molekula batek 100.000 glukosa molekula baino gehiago izan ohi ditu.

Glukogenoaren egitura adarkatua.

Glukogenoa disolbagarria da uretan. Aipatutako adarkadurek disolbagarritasun hori areagotzen dute.

Funtzioa

Glukogenoa animalien erreserba energetikoa da. Gibelean eta gihar-zeluletan pilatzen da batez ere, eta glukogenesi izeneko prozesuan sortzen da. Gibelaren masaren %10a hartzen du eta muskulu ehunen masaren %1-a. Garuneko glia zeluletan ere agertzen da.

Zelulek glukogenoa pilatzen dutenean glukosa askeek eragingo luketen presio osmotikoari aurre egiten diote. Bakuolatan gordetzen dute glukogenoa eta bere erabateko hidrolisiak glukosa ugari ematen duenez, energia behar handia duenean erabiltzen du, glukosa katabolizatuz.

Glukogenoaren kontrol hormonala

Bestalde, ornodunen odolean dagoen glukosa kopurua hormona batzuek kontrolatzen dute. Zehazki, glukagoiak glukogenoaren hidrolisia eragiten du, eta horren ondorioz odolean agertzen den glukosa kopurua igo egiten da. Intsulinak, berriz, kontrako efektua du: glukogenoaren pilaketa bultzatzen du, gibelean gordetzen dena. Horren ondorioz odoleko glukosa maila jaitsi egiten da.


Erreferentziak

Kanpo estekak


Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!