Gloria Stuart edo Gloria Freddy Jackson (Santa Monica, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuetako, 1910eko uztailaren 4a - Los Angeles, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuetako, 2010eko irailaren 26a), Ameriketako Estatu Batuetako aktorea da. 1930eko hamarkadan hasi zen lanean eta dozenaka filmetan agertu zen. Horrez gain, telebistarako ere hainbat film egin ditu. 1997an Titanic filmaren Rose DeWitt Bukater pertsonaia antzeztean nazioarteko fama eskuratu zuen eta Oscar sarietarako nominazioa jaso.
2010eko uztailaren 4an 100 urte bete zituen[1].
Biografia laburra
1910ean jaio zen Kaliforniako Santa Monica hirian. Haren gurasoak Frank Stewart eta Alice Deicrick Stewart izan ziren. Neba bat izan zuen, Thomas izenekoa, 1912an Meningitisak jota hila. Aita auto istripu batean hil zen 1919 eta ama Fred Finch izeneko gizonarekin ezkondu.
1927an institutuko ikasketak amaitu eta Kaliforniako Berkeley Unibertsitatean ikasten hasi zen, baina handik gutxira ikasketak utzi eta Blair Gordon Newell eskultorearekin ezkondu zen. Urte gutxiren buruan banandu eta Arthur Sheekmanekin ezkondu zen 1934an.
2010eko irailaren 26an hil zen.
Filmografia
Telebista
Erreferentziak
- ↑ http://www.usmagazine.com/moviestvmusic/news/titanics-gloria-stuart-who-played-rose-turns-100-201067 Us Magazine aldizkariaren webgunea.
Kanpo loturak